Etxegibel nekazalturismoa aintzineko ikuilu bat da; bi eraikuntza bateratuek osatzen dute. Behitiko solairuan artaldea gordetzen zen, goitikoa berriz, neguan azienda elikatzeko malkarra gordetzeko erabiltzen zen. Abereak herritik, inguruan eraikitako ukuilu berri batera atera genituenetik, etxe gibeleko eraikuntza zahartuz joan zen, eta 2011. urtean zaharberritzeko lanak hasi genituen, bertan  gure nekazari lanari lotutako turismorako etxe bat sortzeko.

14 plaza gehi  2 osagarri duen landetxea bihurtu da, logela zabalak telebista eta bainugela propio dutenak, aparkalekua eta kanpoko gune egokitua ere badu.

Eraikuntza  handieneko  behitiko solairuan, jan eta egongela zabala dago, behekosua,telebista eta sofa handia duena, sukaldea, bi labe, ontzi-garbigailua, mikrouinak eta arropa- garbigailuarekin ornitua.  Komun bat eta mugimendu mugatuak dituzten pertsonendako egokitua dagoen logela, bainu gela barne. Goitiko solairuan 5 logela dira bakoitzak bainu gela eta telebista duelarik.

Bertze eraikuntzak, aipatutakoarekin lotuta, behitiko solairuan jolas gela dauka. Bertan ping-pong mahaia, dianak,  ohe elastiko, wii, DVDa eta proiekziorako pantaila, topatuko duzue hainbat jolasez aparte. Goitiko solairuan, suite moduko logela bikoitza, ohe bihurtzen den sofa bat duena bertze 2 plaza  osagarri eskaintzen dituena; oso egokia haur txikiak dituen bikote batendako.

Gibelean patio bat dauka.  Bertan barbakoa, mahai eta ahulkiak , eta inguruaz gozatuz atsedena hartzeko hamakak daude.

 TARIFAS Baja Alta
Fin de semana:  650€ 700€
Semana entera:  1300€  1400€
* 220€ la noche adicional.
* Temporada alta: 1 julio - 31 agosto.
* Navidades, puentes y San Fermín: Consultar precios y condiciones.

 

 

 

Kinto basoa

Arga ibaia zeharkatuta, gune zabal honek paregabeko txokoak izkutatzen ditu, Eugiko arma olaren hondakinak, edo Odia pagodia, kasu. Txoko honen aberastasun naturala ikaragarria da, bertan, animalia eta landare anitza aurki daiteke. 19 kmra.

Iruña

Alde zaharreko karriketan barna lasaitasunez paseatzera gonbidatzen du hiriak; bertako gastronomia eta pintxo ospetsuaz disfrutatzeko aukera ematen du, baita jatorrizko nafar ardoak dastatzekoa ere; eta nola ez, mundu osoan ospetsuak diren festetan murgildu eta gozatzeko parada ere izanen duzue: Sanferminak. 15 kmra.

Orgiko Hariztia

Milaka urteko ohiana, Nafarroako aintzineko harizti hezeen lekukoa, interes ekologiko handikoa. Olgetarako gune naturala, harrerarako, paseatzeko eta kontserbazio guneak dituena. Bisitariak miresten dituen paregabeko paisaia. 29kmra.

Orreagako Kolegiata

Orreaga, Frantziatik datorren Done Jakue bideako sarrera da; bertan Carlomagno eta Roldanen inguruko elezaharrak dira. Mendetan zehar eta gaur egun arte, erromesen aterpe eta turisten gozamenerako lekua. Ikaragarrizko kolegio-eliza dauka. Inguru natural miresgarria. 38 kmra.